Edukiontziak irauli dituzte Garmendipe futbol zelaiaren parean

Uztarria.eus | Herria
2018ko urr. 21a, 11:45

Artzubia kalean, ezezagun batzuek irauli eta errepidera atera dituzte Glual enpresaren garai bateko egoitzaren aurrean eta Garmendipe futbol zelaiaren parean jarrita dauden hondakinentzako edukiontziak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:30 aldean jaso dute abisua eta edukiontziak baztertu egin dituzte, argazkian agertzen den gisan utziz, hondakin bilketaren arduradunei abisua pasatuta.

Bestalde, bart gauean bertan Iñaki Azpiazu kalean zuhaitz bati kalteak eragin dizkiotela ere jakinarazi du Udaltzaingoak.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2018-10-21 : 12:00

Arraren indarra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu