Astelehen goizean aldaketak izango dira oinezkoentzat zein ibilgailuentzat Alberdieneako inguruan

Uztarria.eus 2018ko urr. 19a, 19:10

Astelehen goizetik eguerdira, oinezkoen zein zama lanetako ibilgailuen ibilian eragingo duten aldaketak iragarri dituzte Artetxeneko bidegurutzean (argazkian). Alberdieneako lanak direla eta, garabi bat jarriko dute, eta ordu batzuetan eragina izango du horrek trafikoan eta oinezkoen ibilian. Horrela, Udalak jakinarazi du oinezkoek ezingo dutela Olazko Andre Mariaren plazatik Artzubia aldera Artetxeneko aurretik pasatu. Zama lanetarako ibilgailuek, Errebalera joan behar badute, ohi bezala egin beharko dute; Arana kalera joan behar dutenek, berriz, plazan gora sartu beharko dute. Udaltzainek zuzenduko dute trafikoa, garabia jartzeko lanek iraun bitartean.