Aurten ez da kros mistoen Urola Kostako Txapelketarik izango

Uztarria.eus 2018ko urr. 18a, 14:18
Iazko Azpeitiko Kros Mistoko irudia.

Azpeitiko, Errezilgo, Zarauzko eta Ezkioko kros mistoen antolatzaileek erabaki dute txapelketa ez antolatzea. Hori dela eta, proba bakoitza soltea izango da. Duela bi urte egin zuten aurrenekoz Urola Kostako Kros Mistoen Txapelketa, eta iaz batu zen egitasmora Ezkioko proba.

Kros mistoak egingo dituzte datozen hilabeteetan Azpeitian, Errezilen eta Zarautzen, baina horiekin eta Ezkioko probarekin osatutako Urola Kostako Kros Mistoen Txapelketarik ez da izango aurtengoan. Proba solteak izango dira, beraz, guztiak, eta batean eta bestean lortutako emaitzak ez dira batuko.

Duela bi urte egin zuten aurrenekoz txapelketa hori, eta iaz batu zitzaien Ezkioko proba Azpeitiko, Errezilgo eta Zarauzko lasterketei.

Azpeitiko Kros Mistoaren gaineko informazio osoa honako lotura honetan eskura daiteke.