Kanadatik etorritako Oldseed artistak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 19, Azpeitiko Gaztetxean, 21:00etan hasita. Oldseed Euskal Herrian zehar dabil horren kuttunak dituen folk eta indie doinuak zabaltzen, eta ostiralean Azpeitira ekarriko ditu doinu horiek. Kontzertuaren antolatzaileen hitzetan, Oldseeden musika "leherkorra, delikatua, gozoa eta zenbait unetan gordina" da. Baina hori ez ezik, "musika zintzoa" dela azpimarratu dute.
Azpeitiko Gaztetxean eskainiko duen kontzertuaren ostean, eskualdean jarraituko du Kanadako artistak. Izan ere, zapatuan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eskainiko du zuzenekoa Oldseedek eta hilaren 25ean, berriz, Zumaiako Leize tabernan.