Pello Errota bertsolari txapelketako finala jokatuko du Beñat Lizasok bihar

Uztarria.eus 2018ko urr. 19a, 11:08

Asteasuko Iturri-ondo jatetxean izango da bertso afari formatuan egingo duten finala, 21:00etan hasita, eta Lizasorekin batera, beste hiru bertsolari ariko dira lehian: Unai Gaztelumendi, Eneko Lazkoz eta Asier Azpiroz.

I. Pello Errota bertsolari sariketako finalean abestuko du bihar Beñat Lizaso bertsolari azpeitiarrak. Asteasuko Iturri-ondo jatetxean izango da bertso afari formatuan egingo duten finala, 21:00etan hasita, eta Lizasorekin batera, beste hiru bertsolari ariko dira lehian: Unai Gaztelumendi, Eneko Lazkoz eta Asier Azpiroz. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte ariko da. Bihar izango da afarirako txartelak erosteko azken eguna, eta horiek Iturri-ondo jatetxean eta harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita eskura daitezke.

Aurten antolatu dute lehen aldiz Pello Errota bertsolari sariketa, hura hil zeneko mendeurreneko ekitaldien barruan. Izan ere, 2019an ehun urte beteko dira Pello Elizegi bertsolaria hil zela. 25 urtetik gorako bertsolariei zuzendutako sariketa da, eta hamabi lagunek parte hartu dute bertan. Txapelketaren barruan Mikaela Elizegi saria banatuko dute.