Javier Iraeta eskultorearen zurezko lanak, ikusgai

Uztarria.eus 2018ko urr. 17a, 13:07

Zabalik dago Javier Iraeta zizelkari azpeitiarrak egindako lanen erakusketa Betherram aretoan. Atzo, asteartea, ireki zituen ateak erakusketak, eta dozenaka lagun hurbildu zen inauguraziora. Betherram aretora hurbiltzen diren lagunek Iraetak egindako egurrezko lanak ikusteko aukera izango du. Erakusketa urriaren 30era arte egongo da zabalik.

Javier Iraeta Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen 11 urtez, eta hura itxi zenean hasi zen zura tailatzen. Orduz geroztik, denetariko lanak egin ditu azpeitiarrak, eta horietako asko jarri ditu ikusgai ireki berri duen erakusketan. 

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)