Indarkeria jasan duten emakumeen ahalduntzeaz hitzaldia izango da gaur Loiola Zentroan

Uztarria.eus 2018ko urr. 16a, 11:38
Victoria Nyanjura. (EFE)

Loiola Zentroak Herritartasun Eskolak antolatu ditu, eta hainbat hitzaldi izango da maiatza bitartean. Gaurko hitzaldia Victoria Nyanjura justizia transnazionalean eta gerra testuinguruetako sexu-indarkerian aditua den ekintzale ugandarrak eskainiko du, 19:00etan hasita.

Gaur hasiko dira Loiola Zentroak antolatutako Herritartasun Eskolan, Emakumeen ahalduntzea indarkeriaren ostean. Nola hasi berriro? hitzaldiarekin. Victoria Nyanjura justizia transnazionalean eta gerra testuinguruetako sexu-indarkerian aditua den ekintzale ugandarra izango da hizlaria, eta saioa gaztelaniaz eskainiko du 19:00etan hasita, Loiolako Santutegiko Loiola Zentroan. Saioa doakoa izango da, eta liburutegitik sartu beharko da bertara.

Loiola Zentroak hainbat hitzaldi antolatu du urritik maiatzera bitarterako, eta horien xedea da gaurkotasuna duten kezka sozialei buruzko eztabaidak sustatzea eta alternatibez hausnartzea. Hurrengo hitzaldia azaroaren 6an izango da, eta gutxiengo erlijioak eta Indiako kristautasuna izango dituzte hizpide.