Ostiralean egingo dute ikasturteko lehen Plazatarrak saioa

Uztarria.eus 2018ko urr. 15a, 16:49
Aurreko ikasturteko Plazatarrakeko irudiak.

Ostiralean 17:30etik 19:30era bitartean egingo dute saioa. Perretxikoan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta ginkana egingo dute. Egitasmoan parte hartzeko izena ludotekan edo Gazte Informazio Bulegoan eman behar da asteazkena bitartean.

Ostiralean egingo dute Plazatarrak egitasmoaren ikasturte honetako lehen saioa, 17:30etik 19:30era bitartean. Parte-hartzaileak Perretxikoan elkartuko dira, eta ginkana egingo dute. Egitasmoan parte hartzeko, baina, izena eman behar da asteazkena bitartean, herriko bi ludoteketako batean edo Gazte Informazio Bulegoan. Izena ematen duten lau umeko arduradun batek ere parte hartu beharko du Plazatarrak saioetan, eta hark ere antolatutako ekintzak parte hartu beharko du.

Aurreko ikasturteko zazpi saioen balorazio "positiboa" egin zuten sustatzaileek, eta aurten ere jardunaldiekin jarraitzea erabaki dute. Haur Hezkuntzako 5. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako ekimena da Plazatarrak, eta horiek aisiaz eta herriaz elkarrekin gozatzeko aukera izatea da helburua. "Giro lasaian, lagunartean herriko espazio publikoak, batez ere plazak, jolaserako berreskuratzea da asmoa", azaldu dute.