Energia berriztagarrien erabilera sustatzeko Udalak erakutsitako konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Uztarria.eus 2018ko urr. 15a, 15:06

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Urola Kostako eta Urola Erdiko udalerriek trantsizio energetikora begira erakutsi duten konpromisoa aitortu du, EEEren Energiaren Bidea programaren barruan. Eskualdeko Udalek energia berriztagarrien efizientzian eta bultzadan egiten ari diren ahalegina aitortzeko ekitaldia egin zuten joan zen ostiralean Zumaian, eta bertan izan zen Aitor Bereziartua zinegotzia, Azpeitiko Udalaren ordezkari gisa. Energiaren Euskal Erakundeak bereizgarri bana eman zien eskualdeko udaletako ordezkariei, egindako lanaren aurrean "esker ona" irudikatzeko. (Argazkia: Baleike.eus) 

Energia berriztagarrien efizientziari lotuta Azpeitiko Udalak hartutako neurri hauek nabarmendu ditu EEEk: herriko argiteria publikoa, eraikinen klimatizazioa eta barneargiztapena, ibilgailu eletrikoak kargatzeko gune publikoa, udaltzaingoaren auto elektrikoak, kiroldegiko geotermia instalazioa eta zenbait eraikin publikotan ezarritako eguzki panel fotovoltaikoak.