Bukatu dira Metal Topaketak

Uztarria.eus 2018ko urr. 14a, 20:22
None

Ostiralaz geroztik hainbat musikariren eta adituren topaleku izan da Azpeitia; izan ere, MetalTop Euskal Herriko II. Metal Topaketak egin dituzte hiru egunotan herrian. Ostiralean gaztetxoek ikastaroez eta emanaldiez gozatu ahal izan zuten, eta atzo, zapatua, berriz helduek. Gainera, atzo topaketen barruan, IX. Tuba Jaialdia egin zuten hainbat lagunek, eta bi masterclass-en ostean, plazako kioskoan kontzertua eskaini zuten. Ondoren beste bi ikastaro egiteko parada izan zuten, eta gauean Spanish Brassek kontzertua eman zuen Soreasu antzokian.

Erlo telebistak atzoko kontzertuko irudiekin egindako bideoa da honako hau.