Udazkeneko Guraso Eskolak, martxan

Uztarria.eus 2018ko urr. 12a, 17:33

Guraso Eskolen lehen saioa egin dute DBH 2. eta 3. mailetako hainbat ikasleren gurasoek aste honetan. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak hiru tailer antolatu ditu udazkeneko Guraso Eskolen barruan, eta aste honetakoa izan da aurrena. Besteak beste, kuadrilla, gazte lokalak, sare sozialak, beldurrak, drogak eta alkohola eta abar izango dituzte hizpide udazkeneko hiru saioetan. Aurrena aste honetan eginda, urriaren 17an eta 24an egingo dituzte datozenak. Saioak Izar Arregi psikologo azpeitiarra ari da gidatzen. Argazkian, hainbat guraso lehen saioan.