Gotzon Aranburu presoa Azpeitira ekarri dute, aitaren hilbeilara

Uztarria.eus | Politika
2018ko urr. 12a, 11:39

Gotzon Aranburu azpeitiar presoa herrira ekarri dute, atzo hil zen Joxe Aranburu Txata bere aitaren hilbeilara. Hamaikak eta laurdenak baino lehentxo iritsi da Gotzon Aranburu Carmona ehorztetxera. Ekarriko zutenaren berri zuten herritar asko zituen kanpoan zain (argazkian, horietako batzuk), baina inork ez du hura ikusteko aukerarik izan sarrerakoan, ehoztetxearen sarrera nagusiaren ondoko garajeko atetik sartu baita azpeitiarra ekarri duen furgoneta. Euskal Herritik 760 kilometrora dagoen Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) kartzelan ari da zigorra betetzen Gotzon Aranburu; 2002ko abenduan Espainiako Poliziarekin izandako tiroketan atxilotu zuten, Madrilen. Tiroketan guardia zibil bat hil eta Aranburu larri zauritu zen.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu