Herri Eskoletan dira dozenaka ikasle

Uztarria.eus | Hezkuntza
2018ko urr. 12a, 11:38

Gaur, urriak 12, Hispanitatearen Eguna dela eta, Herri Eskola egiten ari dira dozenaka lagun Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Han elkartu dira herriko hainbat ikasle, Ezer ez ospatzeko, guztia irabazteko! lelopean. Aurreneko solasaldia, genero zapalkuntzari buruzkoa, 09:30ean hasi dute. Bigarren hitzaldia, Azpeitian izandako borroken ingurukoa, berriz, bertan behera utzi dute Joxe Aranburu zena omentzeko ekitaldia izango delako ordu horretan eta hainbat ikasle bertara joango delako. Eguerdian Gaztetxera joango dira ikasleak, eta han bazkalduko dute. Bazkalostean jolasak egingo dituzte Herri Eskolen egitarauari bukaera emateko.

Joxe Aranbururen senideei eta lagunei babesa agertzeko argazkia atera dute Herri Eskoletan ziren hainbat lagunek:

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu