Azpeitiko ahotsak eta eskuak, Organo Erromantikoaren XIX. Zikloan

Uztarria.eus 2018ko urr. 11a, 19:47

Joan zen astean hasi zen Organo Erromantikoaren XIX. Zikloa, Azkoitian, eta datorren igandean egingo du hurrengo geldialdia Loiolako basilikan. Hitzordu berezia izango da, gainera. Izan ere, Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzaile azpeitiarrek kontzertu berezia emango dute herriko Kbeat ahots taldearekin batera. Azken asteetan zehar elkarrekin entseatzen aritu dira Loiolan bertan, eta hara bertaratu dira Uztarria eta Urola Kostako Hitza, igandeko emanaldiaren berri izatera. Hona hemen Itziar Urbieta organo jotzailearen eta Josetxo Brey Kbeateko kidearen adierazpenekin osatutako bideoa.