Iraurgi Ikastetxeko ikas-mahai zaharrak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dira dagoeneko. Betharrametako eraikina berritzearekin, ikas-mahaiak ere aldatu egin zituzten, eta Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldeari eman zizkion ikastetxeak. Khamarreko kideek azaldu dutenez, dagoeneko iritsi dira mahaiak Saharara, eta muntatu ere egin dituzte.