Arnasguneen garapena bermatzeko oinarriak aztergai Sanagustinen

Uztarria.eus | Euskara
2018ko urr. 10a, 11:15

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera jardunaldia egiten ari da gaur, asteazkena, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, Uemak, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk antolatuta. Hizkuntza korridoreak saioarekin hasi dituzte goizean jardunaldiak, eta lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarrietan sakonduko dute egun osoan zehar.

Antolatzaileen arabera, Euskal Herri osoko ehun lagun inguru bildu dira jardunaldietan, hala nola arkitektoak, euskara teknikariak, turismo alorrekoak, unibertsitateko irakasleak, kulturgileak, zinegotziak eta alkateak, hizkuntza politikarako arduradunak.

(Argazkoa: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu