"Jai egun arrotzak desobeditzeko" Herri Eskolak egingo dituzte ostiralean

Uztarria.eus 2018ko urr. 9a, 12:01
Iazko urriaren 12an egindako Herri Eskoletako irudia.

Goizerako bi hitzaldi antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Taldeak. Aurreneko solasaldian genero zapalkuntza izango dute hizpide. Bigarrengoan, aldiz, azken urteetan herriani izandako borrokez arituko dira solasean. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta bertan egingo dituzten jolasekin amaituko dituzte Herri Eskolak. 

Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen dela eta, egun horretarako Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Taldeak, Ezer ez ospatzeko, guztia irabazteko! lelopean. "Jai egun arrotzak desobeditzeko", bi hitzaldi, bazkaria eta jolasak antolatu dituzte ostiralerako.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin hasiko dira ikasleek antolatutako Herri Eskolak. Goiz aldean, bi hitzaldi entzuteko aukera izango da bertan. Aurreneko solasaldia 09:30ean hasiko da, eta genero zapalkuntza iza go dute hizpide. Gaiaz hausnartzeko parada izango dute Herri Eskoletara bertaratzen diren gazteek. Ondoren, hainbat herritarren bizipenak entzun eta azken urteetan Azpeitian izandako borroken inguruko errepasoa egingo dute. 

Hitzaldiak amaitzean, elkarrekin bazkalduko dute Herri Eskoletara animatzen diren ikasleek, Gaztetxean. Behin sabelak beteta, jolasak egingo dituzte Gaztetxean bertan, eta horiekin amaituko dituzte urriaren 12rako prestatutako Herri Eskolak.