Ekaitz Larrazabal 'Katxo'-k Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko fasea hasiko du igandean

Uztarria.eus 2018ko urr. 9a, 11:28
Ekaitz Larrazabal 'Katxo'. (BBE)

Bertsolariak Santurtzin izango den saioan parte hartuko du. Sei bertsolarik kantatuko dute 17:00etan Serantes kultur aretoan hasiko den final laurdenean.

 

Ekaitz Larrazabal Katxo (Getxo, 1979) Azpeitiko bizilaguna Santurtzin izango da lehian igandean. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saioa 17:00etan hasiko da Serantes kultur aretoan, eta guztira, sei bertsolari ariko dira lehian. Larrazabalekin oholtzan izango dira Iñaki Iturriotz Iturri, Imanol Arrutia, Eneko Abasolo Abarkas, Arrate Illaro eta Malen Amenabar. 

Guztira, 30 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketaren Udazkeneko Fasean, eta bost saiotan seina bertsolarik kantatuko dute. Saio horietatik hamazortzi bertsolari igaroko dira finalaurrekoetara, eta finalean horietatik zortzi lehiatuko dira.