Iren haurrari laguntzeko ekintza solidarioa, Erlo Telebistaren eskutik

Uztarria.eus 2018ko urr. 8a, 17:30
None

Joan den larunbatean, hilaren 6an, Iren 7 urteko haur azpeitiarrari laguntzeko ekintza solidarioa egin zuten Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearen Betharrametako eraikinean. Duchenneren giharretako distrofia du Irenek, eta hari babesa emateko asmoz egin zuten ekitaldia ikastetxearen atarian. Askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, eta han bildutako irudiekin honako bideo hau argitaratu du Erlo Telebistak: