Magiak liluratu ditu herritarrak

Uztarria.eus 2018ko urr. 9a, 11:15

Joan den zapatuan magiak hartu zuen Azpeitia. Izan ere, Txisteratik Egun Magikoa ospatu zuten herrian, eta goizean eta arratsaldean, askotariko magia ekitaldiak izan ziren hainbat txokotan. Besteak beste, gertuko magia egiten aritu ziren eguerdian kaleetan, eta plazako kioskoan jarritako karpan ere aho zabalik uzteko moduko saioak eskaini zituzten magoek. Iluntzean, berriz, ehunka lagun elkartu ziren Soreasun egin zuten Gala Nagusian. Egunaren laburpen bideoa da honako hau, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek Mikrouhinak atalerako egindakoa: