Azaroaren 3an izango da aurtengo Ardo Eguna

Uztarria.eus 2018ko urr. 8a, 16:24
Iazko Ardo Eguneko irudia.

Azken urteetan urrian ospatu den arren, aurten azaroko lehen zapatuan izango da Ardo Eguna. Data gerturatu ahala emango dituzte antolatutako egitarauaren inguruko xehetasunak. Egun horretan izango da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako IX. Kros Mistoa ere. 

Urria izan da azken urteetan Ardo Dastaketa Egunaren hilabetea. Aurten, ordea, ardozaleek pixka bat gehiago egon beharko dute hitzorduaren zain. Izan ere, azaroaren 3an, larunbatez, ospatuko da XIII. Ardo Eguna. Edarien dastaketaz gain, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako bederatzigarren kros mistoa izango da azaroaren 3an.

Egun horretan, dozenatik gora upategitako ardoak probatzeko aukera izango dute herritarrek, eta gazta eta txorizo pintxoak ere jan ahal izan dituzte. Antolatzaileek oraindik ez dituzte hitzorduaren inguruko xehetasunak jakinarazi, baina data gerturatu ahala emango dute antolatutakoaren berri. Azken urteetan bezala, VI. Txorizo Egosi Lehiaketa ere izango da egun horretan. Iaz 32 harategik hartu zuten parte sariketan, eta Zegamako Oiarbide harategia izan zen nagusi.