Magoek txunditurik utzi dituzte herritarrak Txisteratik eguneko galan

Uztarria.eus 2018ko urr. 6a, 23:39

Txisteratik Egun Magikoa ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizean hainbat ekitaldi egin dituzte, eta Soreasu antzokian egin duten Gala Nagusia izan da arratsaldeko hitzordu nagusia. Leporaino bete da aretoa, eta herritarrek gozatu ederra hardu dute ikuskizunarekin. Imanol Ituiñok aurkeztu du emanaldia, eta ordu eta erdi inguruz hainbat trikimailu egin dituzte Euskal Herritik nahiz Espainiatik etorritako magoek. Lautaro magoa aritu da usoak desagerrarazten, Asier Kidam magoa ere izan da oholtzan, Gonzalo Albiñanak itzalen saioa eskaini du eta Los Taps bikoteak ilusio handiak egin ditu. Ikusleen erantzuna aparta izan da.