Herria, aho zabalik

Uztarria.eus 2018ko urr. 6a, 17:17

Txisteratik Egun Magikoa ospatzen ari dira gaur herrian. Magiak hartu ditu gaurkoan kaleak, eta bat baino gehiago aho zabalik gelditu dira ikusitakoarekin. Eguerdian hasita, gertuko magia saioak egin dituzte magoek kalean eta tabernetan. Horrez gain, westernetako saloon itxurako karpa magikoan bi saio eskaini dituzte, eta giro polita sortu da bertan. Berez, Perez Arregi plazan ziren jartzekoak karpa, baina eguraldiaren iragarpena dela eta, plazako kioskora aldatu dute. Arratsaldean, beste hiru saio izango dira karpan, 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan hasita. Gainera, 19:00etan, Gala Nagusia egingo dute Soreasu antzokian.

Karpako zein Gala Nagusia ikusteko sarrerak ordaindu egin behar dira. Hiru euro balio du karparako sarrerak, eta galarakoak hamar euro (14 urtetik gorakoentzat) eta 6 euro (14 urtetik beherakoentzat). Kulturaz.eusen eta Sanagustin kulturgunean dago sarrerak erosteko aukera.