Duchenne gaixotasuna dutenei laguntzeko elkartasun ekitaldia egingo dute larunbatean

Uztarria.eus 2018ko urr. 3a, 20:34
Besteak beste, puzgarriak izango dira ekitaldian.

Iren 7 urteko ume azpeitiarrak Duchenneren giharretako distrofia du, eta haren familiak festa antolatu du gaitz hori gizarteratzeko eta ikerketa bultzatzeko helburuarekin. Puzgarriak, jolasak eta merienda izango dira larunbatean Betharrametan, eta Jon Guridik eta Igor Zubeldiak autografoak sinatuko dituzte.

Iren 7 urteko ume azpeitiarrak Duchenneren giharretako distrofia du, eta hari eta gaitz hori duten gainontzeko umeei laguntzeko ekitaldi solidarioa antolatu du Irenen familiak. Larunbatean, hilak 6, festa egingo dute, 16:00etatik 20:00etara, Iraurgi Ikastetxearen Betharrametako eraikinean.

Askotariko ekintzak izango dira bertan: Atracciones Sanzek umeentzako puzgarriak jarriko ditu, Kids & Usek jolasak egingo ditu, eta Eroskiren eskurik merienda banatuko dute. Horrez gain, Jon Guridi eta Igor Zubeldia Realeko jokalariak bertan izango dira autografoak sinatzen. Bost euro ordaindu beharko da ekitaldirako sarrera, eta bertan bildutako dirua ikerketara bideratuko du Espainiako Duchenne Parent Project elkarteak. Horrez gain, eskertuko dute bertara plastikozko tapoiak eramatea.