50 urtetik gorako etxebizitzen %90ak gainditu du Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 19:38
Alde Zaharreko etxebizitzak. (Maialen Etxaniz)

Azpeitian 50 urtetik gorako 241 eraikinei egin diete EITa, eta horien %90ak bete du eginbeharra. Eraikinen egitura, etxaurrea, estalkia, uraren saneamendu-sarea eta hornidura aztertzen ditu EITak.

Azpeitian 50 urtetik gora dituzten etxebizitzen %90ak gainditu du Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT). Gaur egun, 50 urte baino gehiago dituzten 241 etxebizitza daude herrian, eta 217k pasatu dute azterketa. ikuskapen horrek egitura, etxaurrea, estalkia, uraren saneamendu-sarea zein eta hornidura aztertzen ditu.

EITa pasatzeko falta diren 25 etxebizitzetara gutuna bidaliko du Udalak, eta bi hilabeteko epea izango dute azterketa pasatzeko. Udalak azaldu duenez, EITaren ardura eraikinaren jabearena da, eta arkitekturako edo arkitektura teknikoko profesionalek egin behar duten begi-ikuskapena da.