'Mikrouhinak' saioa

Jon Braun indio txikiaren istorioa, txontxongilloekin kontatuta

Uztarria.eus 2018ko urr. 4a, 10:09

Irailaren 30ean Jon Braun haurrentzako txontxongilo emanaldia ikusteko aukera izan zen Soreasu antzokian. Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Imanol Urbieta zenaren kantua oinarri hartuta sortu zuten ipuina. Miren Larrea eta Valentina Raposo aktoreek kontatu zuten istorioa txontxongiloen bidez. 

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoak dira honako hau.