'Mikrouhinak' saioa

Soma Cult eta Dunne taldeen kontzertuekin hasi da Arkupehotsaken bigarren edizioa

Uztarria.eus 2018ko urr. 3a, 11:14

Martxan da Arkupehotsaken bigarren edizioa. Kulturaz kooperatibak musika egile eta proiektu berriei plaza eskaintzeko sustatzen duen egitasmoak Azpeiti-Azkoitiko bi talderen kontzertuekin estreinatu du bere bigarren aldia. Soma Cult eta Dunne taldeek musikaz bete zuten ostiral gauean Sanagustin kulturguneko Arkupea, datozen aste eta hilabeteetan bertatik igaroko diren proposamen berrien lehen erakusgarri gisara.

Soma Culten emanaldiaren laburpen bideoa da goikoa, eta Dunnerena, berriz, behekoa.