Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jon Alberdi, profesionaletara egindako jauziaz

Uztarria.eus 2018ko urr. 1a, 20:53

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia, eta, bertan, Jon Alberdi pilotariaren elkarrizketa irakurri ahal izango da. Azpeitiarrak joan den ostiralean jokatu zuen profesionalekin lehen partida, eta debutaz eta orain arte egindako bideaz hitz egin du Uztarriarekin. Debuteko egunean sentitu zuen "berotasuna" azpimarratu du, besteak beste. Aurrera begira dituen helburuak ere izan ditu hizpide. Elkarrizketaren aurrerapen bideoa da honakoa.