Javier Otaegi 'Beixama' pilotari ohia hil da

Uztarria.eus 2018ko ira. 27a, 19:58
Javier Otaegi 'Beixama'.

Atzo zendu zen pilotari ohia, 72 urterekin. Atzelari ohi azpeitiarrak Empresas Unidasekin egin zuen profesionaletan debuta, eta Egiguren III.arekin aritu zen hainbat txapelketatan, afizionatuen mailan.

Javier Otaegi Beixama pilotari ohia hil zen atzo, asteazkena, 72 urterekin. Atzelari ohi azpeitiarrak Empresas Unidasekin egin zuen profesionaletan debuta, baina ez zen denbora luzez aritu maila horretan. Aurretik, afizionatuen mailan, Egiguren III.a azpeitiar pilotariarekin osatu zuen bikotea hainbat txapelketatan. Besteak beste, hiru Gipuzkoako Binakako Txapelketa irabazi zituzten bi azpeitiarrek. Beixamak Gipuzkoako buruz buruko federazioen arteko txapelketan ere jokatu zuen behin baino gehiagotan. Javier Otaegi Iban Otaegi pilotari ohiaren aita zen; hura profesionaletan aritu zen Errioxako Garfe enpresarekin.