Dendari ugari elkartu da erretiroaren eta eskualdatzeen gaineko lehen jardunaldian

Uztarria.eus 2018ko ira. 27a, 19:29

Sindikatu Zaharreko gela nagusiak betekada hartu du gaur bazkalondoan, Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak erretiroaren eta eskualdatzeen gainean antolatu dituen bi jardunaldietako lehen saioan. Dendari ugarik erantzun dio merkatarien erretiroa hizpide izan duen lehen hitzaldiari. Bigarren saioa urri amaieran izango dela aurreratu dute, baina zehazteko dute eguna. 

(Argazkia: Iraurgi Berritzen)