Errioxara ibilaldia egingo du Baigera jubilatuen elkarteak urriaren 18an

Uztarria.eus 2018ko ira. 28a, 11:00
Rioja Vega upategia.

Lehenik, Rioja Vega upategia bisitatuko dute bi txandatan, eta, ondoren, upategian bertan bazkalduko dute. Interesatuek urriaren 12ra bitartean eman dezakete izena.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara (Espainia) ibilaldia antolatu du urriaren 18rako. Ibilaldian parte hartzera animatzen direnek, lehenik, Rioja Vega upategia bisitatuko dute bi txandatan, eta, ondoren, upategian bertan bazkalduko dute. San Martin egoitzaren aurretik abiatuko dira, 08:30ean, eta txangoaren prezioa 35 eurokoa da. Ibilaldian parte hartu nahi duenak urriaren 12ra bitartean eman dezake izena, astelehenetik ostegunera, bulegoa zabalik izaten den odutegian (10:30-12:30).