Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena haurrentzako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus 2018ko ira. 28a, 10:45

4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ikastaroak izango dira, eta saioak azaroaren 26an hasi eta abenduaren 18an bukatuko dira. Igerilekuan eman ahal izango da saioetarako izena.

Urriaren 1ean irekiko du Kirol Patronatuak azarotik abendura bitarteko igeriketa ikastaro trinkoetan izena emateko epea. 4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ikastaroak izango dira, eta saioak azaroaren 26an hasi eta abenduaren 18an bukatuko dira.

4 eta 7 urte bitartekoentzat ikastaroa 17:30etik 18:20ra izango da, eta 8 eta 13 urte bitartekoei zuzendutakoa 18:20tik 19:10era. Astegunetan, egunero izango dituzte saioak ikasleek. Bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute ikastaroa, eta bazkide ez direnek 94,66 euro. Igerikelekuan eman ahalko da ikastaroetarako izena.

Urtarrilerako izena ematea

Urtarrilean ere eskainiko du Kirol Patronatuak igeriketa ikastaroa. 4 eta 7 urteko gaztetxoei zuzendutako saioak 17:30etan eta 18:20ean izango dira. 17:30eko saioetara joan nahi dutenek urriaren 1etik aurrera eman ahal izango dute izena igerilekuko harreran, eta azaroaren 5etik aurrera eman ahalko dute izena 18:20an hasitako saioetara bertaratu nahi dutenek.