Euskal Pentatloirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko ira. 26a, 22:16
Euskal Pentatloiaren aurkezpeneko irudia.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten herritarrek ostiraleko 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena.

Zapatuan Azpeitiko zezen plazan jokatuko den Euskal Pentatloi Txapelketarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten herritarrek ostiraleko 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena. Zozketarako izen-ematea udaletxera deituta (943-15 71 85) edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera mezu bat idatzita egin daiteke. 

Harri-jasotzen, gizon proban, aizkoran, txinga eramaten eta korrika neurtuko dituzte indarrak zapatuan. Xabier Orbegozo Arria V.ak, Aritz Azpiazu Arria VI.ak, Luis Txapartegik, Jon Ander Maizak, Jon Gisasola Zelaik, Mugertza III.ak eta Xabier Zalduak hartuko dute parte proban. Herri kirolariek pentatloian indarrak neurtuko dituzten seigarren aldia izango da; 1990an egin zuten proba horren azken edizioa.