Oraindik eman daiteke izena Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2018ko ira. 27a, 11:16

B2, C1 eta C2 mailetako taldeak "osatzear" daude eta, herritarrak maila horietan izena ematera animatu nahi ditu Udalak. Izena eman nahi dutenek euskaltegian bertan egin beharko dute.

Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik dago oraindik. Nahiz eta izen-ematea irailaren 21an itxi zen, oraindik badaude plazak zenbait mailetako taldeetan. Udalak azaldu duenez, "talde ugari sortu dira", baina B2, C1 eta C2 mailetako taldeetan izena ematera animatu nahi dituzte herritarrak bereziki, taldeak osatzear daudelako. Taldeek klaseak goizez, arratsaldez zein gauez jasotzeko aukera izango dute, eta eskaeren arabera osatuko da ordutegia. 

Izena eman nahi dutenek euskaltegian bertan egin beharko dute (musika eskolaren beheko solairuan, Perdillegi 1ean), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitartean.

Euskara ikasi, maila hobetu edota tituluren bat atera nahi duten herritarrek 30 ikastarotik gora izango dituzte aukeran ikasturte honetan Udal Euskaltegian. Hain zuzen, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak ateratzeko aukera eskainiko du Udalak.