Orain aste gutxi estreinatutako Yucatan (Espainia, 2018) filma ikusi ahal izango da zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Filmaren hiru emanaldi izango dira: zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00). Astelehena ikusleen eguna izango da ohiko legez. Yucatan Daniel Monzonek zuzendutako komedia generoko filma da, eta 130 minutuko iraupena du.
Honako hau da filmaren sinopsia: "Lucas (Luis Tosar) eta Clayderman (Rodrigo de la Serna) sozioak ziren. Iruzurgileak dira, turistei egiten diete lapurreta. Haserreturik daude, ordea, itsasontzi bateko dantzaria den Veronia (Stephanie Cayo) dela eta. Harrezkero, bakoitzak bere aldetik lan egitea erabaki zuen: Lucasek Mediterraneoko aldean, eta Claydermanek Atlantikokoan.
Ondasun berezi bat tarteko, Lucasek lankide ohiaren itsasontzian amaituko du. Bartzelonatik Cancunerako bidai lasaia izan behar zuena (Casablanca, Tenerife, Brasil eta Yucataneko oihanetik pasata) bi gaizkileren arteko gudan amaituko da".