Bilboko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Basanderiekek

Uztarria.eus 2018ko ira. 26a, 10:30

Ertzaintzak Bilboko etxebizitza batean aurkitu zuen atzo eguerdian Maguette Mbeugouk 25 urteko emakumearen hilotza. Bikotekidea atxilotu zuten ertzainek atzo arratsaldean. Hilketa salatzeko elkarretaratzea 19:00etan izango da, plazan.

Emakume bat hilik aurkitu zuen Ertzaintzak atzo eguerdian Bilboko etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin, eta haren bikotekidea atxilotu zuten ertzainek arratsaldean Mutrikun. Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Basanderiek asanblada feministak gaurko, asteazkena, 19:00etarako. Plazan egingo dute kontzentrazioa.

Polizia iturriek jakinarazi dutenez, mehatxuengatik salatua zuen bikotekidea Maguette Mbeugouk. Atzo bizilagun batek deitu zuen Ertzaintzara, eta orduan joan dira ertzainak etxera. Han topatu zuten emakumearen hilotza.

Basanderiek asanblada feministak jakinarazi duenez, Mbeugouk indarkeria matxistak aurten Euskal Herrian eraildako seigarren emakumea da.