Kolorez jantzi dituzte Euskal Herriako arrapalak

Uztarria.eus 2018ko ira. 25a, 19:27

Sanjuandegiko Euskal Herria kaleko skate parkearen arrapalak eta inguruko eskailerak itxura berrituarekin agertu ziren duela egun batzuk. Argazkian ikusten den legez, aldapak zuriz eta aldameneko eskailera mailak kolore biziz margotu dituzte.