'Mikrouhinak' saioa

Rodeok eta Faltak hartu dute Sanagustingo Arkupea

Uztarria.eus 2018ko ira. 25a, 15:48

Arkupehotsak egitasmoko bi kontzertu izan ziren ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta kulturguneko kideek adierazi dutenez, "indarberrituta" atera ziren emanaldietatik. Zestoako Rodeo Stoner eta Hazparneko Falta taldeek hartu zuten kulturguneko arkupea, eta gogotik gozatu zuten bertaratutako lagunek.

Rodeo disko berria grabatzen hastear da, eta Faltak orain gutxi kaleratu du lan berria eta, besteak beste, Sun European Tourren joko dute. Arkupehotsak egitasmoaren lehen edizioko irabazlea da Falta –zabalik da bigarren ediziorako izen ematea–.

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoak dira honako hauek: