Olariagak eta Amonarrizek hasi dituzte umorearen inguruko jardunaldiak

Uztarria.eus 2018ko ira. 25a, 12:48

Atzo, astelehena, hasi ziren Umorea oso kontu serioa da jardunaldiak. Kike Amonarriz soziolinguistak eta umoristak eta Antton Olariaga komikigileak eskaini zuten solasaldia Sanagustin kulturgunean, dozenaka lagunen aurrean.

Umoreaz hausnartzen jarraitzeko aukera izango da herrian datozen egunetan ere; izan ere, gaur, asteartea, Asisko Urmeneta komikilariak Eusklabo alaiak nobela grafiko-politikoa aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Idoia Torregarai umorezale eta umoregileak emango die bukaera Umorea oso kontu serioa da jardunaldiei. Hain zuzen ere, Egin dezagun umorea! saioa eskainiko du asteazkenean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Urola Kostako Hitzak Torregarai elkarrizketatu du gaurko egunkarirako.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)