Odol emaileek hitzordua dute bihar

Uztarria.eus 2018ko ira. 25a, 12:37

Hileko azken asteazkena izanik odol ateraldia izango da bihar, anbulatorioan. Herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute odola emateko aukera.

Bihar, hileko azken asteazkena denez, odola ateratzeko aukera izango dute herritarrek anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako aukera, eta Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.

Hurrengo odol ateraldia urriaren 31n, asteazkenez, izango da.