Mankomunitateak jasotako bolumen handiko hondakinekin erakusketa zabaldu dute Betharramen

Uztarria.eus 2018ko ira. 24a, 12:06

Urola Erdiko Mankomunitateak jendaurrean jarri ditu azken hilabeteetan berreskuratu dituen bolumen handiko hondakinak. Izan ere, urtebete igaro da mankomunitateak hondakin mota horiek jasotzeko sistema aldatu zuenetik, eta "urte ospatzeko" eta “mankomunitateko herrietan bildutakoa nolakoa den erakusteko” asmoz zabaldu dute erakusketa Betharrameko erakusketa gelan. Larunbatean ireki zuten erakusketa, eta hilaren 28ra arte egongo da ikusgai. Astegunean, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da irekita erasketa, eta igandean soilik goizez zabalduko dute.