Jendetsuak izan dira Stock Azokaren lehen orduak

Uztarria.eus 2018ko ira. 21a, 21:15

Martxan da Bertan merkatarien elkarteak antolatutako 2018ko Azpeitiko Stock Azoka. 16:00etan ireki dituzte herriko 37 saltokik Azoka Plazan, Erdikalean edota Jose Artetxe kalean jarri dituzten postuak, eta jendetsuak izan dira azokaren lehen orduak. Gaur 21:00ak arte egongo da martxan azoka, eta bihar goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; haurrentzako tailerrak izango dira Plaza Txikian, 17:00etan hasita, eta 18:00etan herritar guztiei zuzendutako DJ festa hasiko da, plazan.