Umoreak baditu milaka aurpegi

Gipuzkoako Hitza 2018ko ira. 21a, 18:16

Oso kontu serioa da umorea. Entzutearen entzuteaz, esaera bihurtu den baieztapena da hori. Baina, hala al da benetan? Kontu serioa al da umorea? “Umorea da? Edo serioa da? Kontraesana bada, behintzat”, Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren hitzetan. “Kontra-esan horretan bizi garela uste dut, eta, gainera, oso kontraesan euskalduna dela, batzuk sano gaixotuta eta beste batzuk seko bustita egoten eta ibiltzen garen moduan”. Bistakoa da tolosarraren umorerako joera, jarrera kontua baita harentzat, oso kontu serioa. “Denok daukagu umorea, hobea edo okerragoa, umore txarra ere bai baitago. Eta nahiz eta batzuentzat umorea komikoa izan edo graziosoarekin lotu, uste dut askoz gauza sakonagoa dela umorea, bizitzari aurre egiteko aldarte bat dela”.

Amonarrizen arabera, umoreak balio dezake bizitza desdramatizatzeko, erlatibizatzeko; baina kontrakorako ere bai. Eta erlazio pertsonalak baldintzatzen ditu; "harreman hobeak eta gehiago izaten ditugu irribarreen inguruan, muturbelztuta edo goibelduta gaudenenean baino". Amonarrizen esanetan, umoreak balio du harremanetarako. "Umorea oso ona da osasunarentzat, baina umorea izan daiteke zauritzeko ere, min emateko, kritikatzeko; goikoa kritikatzeko eta behekoa kritikatzeko… Eta, umoreari ematen zaion erabileraren arabera, pertsona baten edo herri bateko egoera soziopolitikoaren berri ere izan dezakegu". "Oso baliabide malgua" da umorea, "erabilera askokoa".

Erreportajea osorik, Gipuzkoako Hitzaren webgunean