Gastronomia 4.0 ezagutu dute aldundiko ordezkariek Sammic-en

Uztarria.eus 2018ko ira. 20a, 20:31

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orerako diputatua Sammic enpresan izan dira goizean. Gastronomia 4.0 industria ezagutu dute aldundiko ordezkariek ostalaritzako makinak ekoizten dituen enpresan, eta esku artean dituzten hainbat eskaintza ikusteko aukera izan dute. “Sukaldarien lana modu handi batean posible egiten duen industria lehiakorra dugu Gipuzkoan. Sammic bezalako enpresak lurraldean izateak gastronomiaren alorraren etorkizunaren berme dira, berrikuntzan oinarrituta ari direlako aurrera egiten”, esan du Olanok. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)