Lau kontzertuk borobilduko dute etzi III. Azpeitia Motor Festibala

Uztarria.eus 2018ko ira. 20a, 20:18
Iazko Azpeitia Motor Festibalean parte hartu zuten motorzaleetako batzuk.

Leizerena izango da eguneko musika hitzordu nagusia, 23:30ean. Aurretik, Storm (18:15), Kauce (20:15) eta Saratoga (21:30) igoko dira Perez Arregi plazako oholtzara.

Motorzaleek zein musikazaleek, heavya eta metala gustuko dutenek bereziki, hitzordua izango dute zapatuan arratsaldetik gaueraino Azpeitian. Hirugarren urtez jarraian antolatu du Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) Azpeitia Motor Festibala, eta aurten ere Perez Arregi plaza izango da festaren erdigunea.

Motorzaleak 16:00etan hasiko dira elkartzen Perez Arregin eta 16:30ean abiatuko dira, elkartuta, kostaldera eramango dituen ibilaldian.

Kontzertuei dagokienez, aurten lau taldek joko dute Azpeitia Motor Festibalean. 18:15ean hasiko da Storm taldearen emanaldia, 20:15ean Kaucerena, 21:30ean Saratogarena, eta Leizek emango du kontzertu nagusia, 23:30ean