Uztarriaren tonbolaren zozketako ordezko zenbakien txanda zabalik da

Uztarria.eus 2018ko ira. 18a, 12:19

Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburua egokitu zaion zenbakiaren jabea ez da agertu oraindik, eta, beraz, ordezko zenbakiaren jabeak –5.457– izango du sari hori jasotzeko aukera, irailaren 28ra bitartean.

Uztarria Komunikazio Taldeak festetako tonbola itxi zuen egun berean egin zuen hiru sari berezien zozketa. Atzora arte izan zen sarien bila agertzeko epea, eta gaurtik aurrera, ordezko zenbakien txanda zabalduko da. Bi sariren jabeak agertu dira: Halcon Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburuko egonaldia eta Ukabi informatika dendak eskainitako Netbooka jaso dituzte dagoeneko, baina Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburua egokitu zaion zenbakiaren jabea ez da agertu oraindik. Beraz, ordezko zenbakiaren jabeak –5.457– izango du sari hori jasotzeko aukera. Irailaren 28ra bitartean jaso ahal izango da saria, Uztarriaren egoitzan (Perez Arregi, 1).