Azpeitiko dantzari gazteak nagusi izan dira Lezon eta Hernanin

Uztarria.eus 2018ko ira. 17a, 14:36
Eneko Sarasua eta June Elorza, Lezon irabazitako sariekin.

Eneko Sarasua azkoitiarrak eta June Elorzak irabazi zuten zapatuan Lezoko txapelketa. Atzo, berriz, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida izan ziren nagusi Hernanikoan, Sarasuaren eta Elorzaren aurretik.

Txapelak eta zapiak pilatzen jarraitzen dute Azpeitiko dantzariek. Asteburuan jokatu dira gaztetxoen mailako dantza sueltoko iraileko azken bi txapelketak, eta bietan Luis Alberdi Beltzaren eskolakoentzat izan da garaipena.

Zapatuan, Lezon, Eneko Sarasua azkoitiarra eta June Elorza azpeitiarra nagusitu ziren; Sopelako (Bizkaia) Gorka Granado eta Irati Lopez sailkatu ziren bigarren tokian, eta Lezo bertako Danel Serrano eta Irati Saizar hirugarrenean.

Atzo, berriz, Hernanin zuten hitzordua dantza sueltoan aritzen diren bikote gazteek, eta Anaitz Lizartzak eta Laura Bastidak irabazi zuten txapelketa, bezperan Lezon garaile izan ziren Sarasuari eta Elorzari aurrea hartuta; Granado eta Lopezek osatu zuten podiuma. Hernanin, gainera, Azpeitiko beste bi bikote gelditu ziren ohorezko postuen atarian: Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta laugarren postuan sailkatu ziren, eta bosgarrenean, berriz, Iker Zabala eta Nora Aizpuru.