Kilometroak 2018ren alde, Ziklometroak egitasmora batu da Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Uztarria.eus 2018ko ira. 17a, 14:15

Urretxu-Zumarragako Ikastolak antolatuta, Ziklometroak egitasmoa egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek Kilometroak 2018ren alde. Gipuzkoako 23 ikastoletako kideek lurraldeari bira eman zieten bizikletaz, erreleboka, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik parte hartu zuen egitasmoan. Ikasberriri Zumarragako lagunen lekukoa hartzea eta Zumaiara bitarteko ibilbidea egitea egokitu zitzaion. Han, Debako kideei pasa zieten lekukoa Ikasberrikoek.

Aurten, urriaren 7an egingo dute Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa, Urretxu-Zumarragan.