Biktimen arteko bereizketarik eza eta kontaketen bizikidetza aldarrikatu ditu Harold Goodek Sanagustinen

Hamaika Telebisa | Politika | Artikulua
2018-09-14 19:00

IRAren nahiz ETAren armagabetze prozesuetan ikuskatzaile izandako Harold Good (1937, Derry, Irlanda) apaiz protestanteak hitzaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak eta Foro Sozial iraunkorrak antolatu zuten atzoko hitzordua, eta Nekane Zinkunegi kazetariak gidatu zuen saioa. Dozenaka lagun hurbildu zen Sanagustinera Goodek bake prozesuen gainean egindako hausnarketak entzutera. Hamaika Telebistak honako bideo erreportajea egin du atzoko hitzaldiak utzitakoak laburbiltzeko. Solasaldian izan ziren Agus Hernan Foro Sozial iraunkorreko bozeramailea eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Bi horien hitzak ere jaso ditu Hamaika Telebistak.   

90eko hamarkadan, IRAren desarme prozesuan parte hartu zuen Goodek, eta ETAren armagabetze prozesuan Bakearen Artisauekin aritu zen lanean. Azken 13 urteetan etorri izan da Euskal Herrira, eta egun, gizartean "bestelako giro bat" antzematen duela esan zuen hitzaldian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa