Gipuzkoako Seiscientos Zaleen Topaketa egingo dute igandean

Uztarria.eus 2018ko ira. 14a, 18:08

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, bosgarren urtez bilduko dira Seat 600 autoen zaleak. Loiolan elkartuko dira, 10:00etan.

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko bosgarren topaketa egingo dute igandean, irailak 16, Azpeitian. 10:00etan, Loiolan elkartuko dira auto zaleak, eta, ondoren, Elgoibarrera joango dira, errepide zaharretik. Han, Makina Erremintaren museoa bisitatuko dute, eta handik Azkoitirako bidea hartuko dute; 13:30 aldera iritsiko dira Azkoitira. Segidan, Azpeitira joango dira, herrigunea zeharkatuz, eta, ondoren, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute.